Hemen zaude: Hasi  hasiera >>Luis de Salazar eta Castro

LUIS DE SALAZAR ETA CASTRO


salazar_logoa

Bilatu Salazar-en indizeetan


Luis de Salazar y Castro (1658-1734) kronistaren bilduma da XVIII. mendeko Europako erudizioaren altxorretako bat. 60.000 idazpen deskribatzaile ditu, eta indizeak inprimatutako 49 liburuki betetzen ditu.

Fondo benetan handia da, eta bertan dokumentu orijinalak bildu zituen errege-kronistak, Erdi Arokoak nahiz ondorengoak. Artxibo publiko zein pribatuetako eskritura ugariren kopiak ere bazituen, baita prozesuei buruzko oroitidazkien inprimakiak, Espainiako monarken korrespondentzia politikoa eta bestelako paper eruditu eta bitxi ugari ere.

Dagoeneko gaindituta dago aipatu funts hau genealogista handi batena izan zenaren iritzia –eta halaxe izan zen, eta bere garaiko garrantzitsuenetakoa–, eta aurkibideei esker, aberastasun paregabea ezagutzen da. Euskal Herriari dagokionez, Juan Ignacio de Olariaga bergararrarekin eta Jose Tomas de Sarria gasteiztarrarekin izandako baliozko dokumentazioa gordetzeaz gain, bildumak hemengo familia nagusienei eta erakundeei buruzko berri oso garrantzitsuak biltzen ditu eta, baita XV. eta XVIII. mendeetan zehar monarkia zerbitzatu zuten euskaldun multzo handiari buruzkoak ere.

Dagoeneko gaindituta dago> funts hau genealogista handi baten> funtsa baino ez zela zioen iritzia –nahiz eta hala izan, eta bere garaiko garrantzitsuenetakoa gainera- eta bere indizeei esker, ezaguna da bere aberastasun paregabea. Euskal Herriari dagokionez, Juan Ignacio de Olariaga bergararrarekin eta  José Tomás de Sarriá gasteiztarrarekin izandako harreman estuei buruzko dokumentazio baliotsuaz gain, bilduman ditugu bertako familiarik garrantzitsuenei eta erakundeei buruzko albisteak. Horrezaz gain, XV. mendetik XVIII. mendera monarkiaren zerbitzura egon ziren euskal herritarrei buruzko informazioa ere bada bertan.

Irargik, Historiako Errege Akademiarekin hitzartu ondoren, indizearen 49 liburuki hauetatik abiatutako datu-basea sortzeari ekin dio, eta horixe da webgune honetan kontsulta daitekeena.

    • | Tel: +34 943 762840   Faxa: +34 943 765040 | Eguneratze data: 2008/03/12 @ 12:33pm

IBD INTERNET S.L.