Hemen zaude:
hasiera >>Artxibo-Politika
ARTXIBO-POLITIKA
Irargik du Kultura Sailaren dokumentu-ondarearen eta artxiboen gaineko politika diseinatzeko eta gauzatzeko ardura.
Politika horrek
Artxibo Plana izeneko txostena, 2002an Kulturaren Euskal Planerako idatzitakoa, du ardatz.
Txosten hori aipatutako planaren baitan onartu zen, eta hori da politika hau garatzeko erreferentzia gisa erabiltzen dena.
Gure lan-esparruan izandako emaitza zehatzei dagokienez, webgune hau da azkeneko hogei urteetako lanaren erakusleihorik adierazgarriena.
Lege-garapenaz gain, hori baita edozein politikak ezinbestean aintzat izan beharrekoa (
Euskal Kultur Ondareari buruzko 1990eko Legea eta
2000ko Artxibo Zerbitzuen Araudia, udal-artxiboen sarea sortzera eta horri eustera bideratutakoa izan da nagusiki gure jarduna. Alabaina, familietako artxiboen eta, oro har, artxibo pribatuen jabeekiko lankidetza ere ez dugu bazter utzi, titulartasun publikokoak ez diren funts horiek egoki kontserbatzeko eta eskura izateko.
Zehatz izateko asmorik gabe bada ere, honakoak hartu beharko lituzke barne Irargik izandako proiektu azpimarragarrienen zerrendak, horiek direlako gure artxibo-politika egiaz zedarritzen dutenak:
- Artxibo-funtsen deskribapena normalizatzea eta horiek interneten jartzea Badator izeneko bilaketa-zerbitzuan, artxiboak herritarren eskura jartzeko helburuarekin.
- Euskal Autonomia Erkidegoko hiru elizbarrutietako parrokietako sakramentu-liburuen funtsa indexatzea, horiekin sinatutako hitzarmena dela medio. Emaitzak webgune honetan kontsulta daitezke.
- Artxibo-funtsen erreprodukzio sistematikoa, hasieran mikrofilmean eta egun DVDn, Euskadiko Artxiboko Memoria Digitala sortzeko helburuarekin. Irudi hori laster egongo da eskura Badator bilatzailearen bidez.
- Familietako artxiboak antolatzeko beharra azpimarratzea. Horren emaitza praktikoak
familia-artxiboak deskribatzeko eskuliburu batean jaso dira.
- Dokumentazioa balioestean eta garbitzean oinarritutako politika garatzea gero
eta gehiago. Horren emaitzak 2007an ikusi ahal izango ditugu.
- Udal-zerbitzu eraginkorrak sortzen laguntzea,
artxibo-sistema propioak jarri edo/eta sendotzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen urteroko aginduaren bidez.
- Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren funtzioak pixkanaka zabaltzea. Batez ere fondoak koordinatzeari eta biltzeari begira.
2006az geroztik Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala eraikitzea da proiekturik azpimarragarriena, zalantzarik gabe (
Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala Bilbon eraikiko dela dioen prentsa-oharra, 2006.03.31koa). Hori urte hauetako lanaren emaitza da eta aipatutako Kulturaren Euskal Planaren alderdi nagusia.