Hemen zaude:
hasiera >> Easn/Snae
Euskadiko Artxiboen Sistema Nazionala (EASN) Euskal Autonomia Erkidegoko arbitxo-zerbitzuak biltzen dituen administrazio‑egitura da. Bere funtzioak eta jarduerak
1990eko Euskal Kultur Ondareari buruzko Legeak arautu zituen (ondoren 2000ko
Artxibo Zerbitzuetako Araudiak garatu zuen). Irargiri dagokio hori kudeatzea eta garatzea, eta bere jardunaren eremuaren baitakoak dira artxibo publikoak zein pribatuak.
EASN erakundeen arteko lankidetzan eta lanbide-esperientzien trukean oinarritutako zerbitzuen sarea da, eta zerbitzu hori emateko hainbat lan-talde sortu dira. Lanerako irizpide komunak homologatzea eta sortzea du helburu orokor, baita koordinazio teknikoa eta lanbide-aholkularitza ere, norabide horretan jardunez Euskadiko dokumentu-ondarea kontserbatzeko, tratatzeko eta zabaltzeko zerbitzu publikoa osatzeko, betiere artxiboko profesionalek lan egiten dutenean gogoan izaten dituzten herritarrek erraz ezagutzeko modukoa izango dena.
Kultura Ondarearen Zuzendaritza Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Legea ari da prestatzen une honetan, eta lege horrek administrazio-egitura horri eduki eta eraginkortasun handiagoa ematea izango du helburuetako bat. Horrezaz gain, udal-artxiboen esparruan, Osakidetzaren sarean eta artxibo judizialetan diharduten lan-taldeek lankidetzan eta homologazioan oinarritutako dinamikak sortzen laguntzen dute.
![]()