Hemen zaude:
Hasiera >> Badator bilaketa aditua >> Deskriptoreak
Kontsulta egiteko estrategia, elkarren segidako lau urrats edo pantailatan antolatuta dago.
1. Pantaila: Bilaketa
Hiru zatitan banatuta dago, beste hainbeste bilaketa-irizpide osagarri konbinatzea ahalbidetzen dutenak.
A. goikoa: nahi izanez gero, kontsulta egiteko behar den Fondoa aukeratzea ahalbidetzen du. Zuriz dagoen laukiak bilaketa fondo guztietan egiteko aukera adierazten du.
Muturreko daten tartea akotatu egin daiteke nahi den bilaketa-terminoa (hitza, izena, toponimoa, izenburua eta abar) aukeratzen da eta bilaketa-irizpidea hobeto mugatu daiteke, horretarako "eta", "edo", "ez" terminoak erabiliz.
C. behekoa: Badator Indizazio eta Bilaketa Hiztegiaren erabilera. Bilaketa egiteko lengoaia kontrolatuko terminoak erabiltzea ahalbidetzen du eta Thesauro-aren arabera indizatutako dokumentuak berreskuratzen ditu.
Oraingoz bi Fondoetan besterik ezin da egin: "Archivo de la R. Chancillería de Valladolid" artxiboko Prozesu Zibilak eta Artxibo Historiko Nazionaleko Kontseiluen Atala.
2.Pantaila: emaitzen bisualizazioa jatorriaren arabera.
Badator-ek jatorriaren arabera eskaintzen ditu emaitzak, hau da, beren jatorrizko Artxibo Fondoaren arabera sailkatuta. Horrela, zuzena den bezala, Artxibo Fondo bakoitzean ikertzen da eta berreskuratutako dokumentuen kopurua adierazten da.
3.Pantaila: emaitzen zerrenda
Artxibo Fondo bakoitzetik, aurkitutako erreferentzien inbentario laburra ematen da, zerrenda sinple moduan eta kronologikoki antolatuta. Erreferentzia bakoitzetik data eta deskribapena besterik ez da adierazten.
4. Pantaila: deskribapen-funtsa
Emaitzen zerrendako zenbaki bakoitza sakatuz dokumentu/espedientearen deskribapen-funtsara helduko gara. Funtsa honek ondoko eremuak ditu:
![]()