Hemen zaude: hasiera  hasiera >> Badator

BADATOR


badator logoa

Erreferentziak bilatu badatorren

1989an, IRARGIk Euskadiri buruzko informazioa biltzen hasi zen bere lurraldetik kanpo kokatutako Artxibo Fondoetan. Lan hori, dokumentazio koalitatiboki garrantzitsuena zuten bi Artxiboetan oinarrituta egin zen: "Archivo de la Real Chancillería de Valladolid" artxiboko Prozesu Zibilak eta Madrilgo Artxibo Historiko Nazionaleko Ezabatutako Kontseiluen Atala.

Helburua, ordura arte inoiz deskribatu gabeko dokumentazioa deskribatzea zen. Proiektu honi Badator izena eman zioten 1991n eta 1997an amaitu zen. Emaitza gisa, 40.000 hustuketa-funtsa inguru bildu ziren. Funtsa hauek, XIII. mendetik XIX. mendera bitarteko Euskadiko estamentu, gremio, korporazio eta administrazio guztien historia politiko eta sozialaren alderdi ugariri buruzko informazioa biltzen duten bost milioi folio baino gehiagoren islada dira.

Aldi berean, Udal Artxiboak eta Artxibo Pribatuak programen bitartez, IRARGIk Euskal Herriko Artxibo Fondoen zati handi baten deskribapena bildu eta normalizatu du.Informazio-kantitate itzel honekin Badator Programa diseinatu da. Bere helburua, zerbitzari honetatik Euskadiko eta Euskadirekin zerkusia duten Artxibo Fondo guztien informazio guztia zabaltzea da.

BADATOR bilatzaileak informazio hau eskaintzen dizu...

  • . Euskadiko artxibo-zerbitzuak: jendaurreko ordutegia, helbidea, telefono-zenbakia, artxibozainaren izena edo harremanetarako pertsona.
  • . Zerbitzu bakoitzak erabiltzaileen esku jarritako artxibo-funtsak.

Badator zerbitzuak dokumentu bakoitzaren deskribapena nahiz dokumentu horrek kokaleku duen funtsaren egiturarena ematen dizkizu.
Dokumentu bakoitzaren testuingurua zehatzago ezagutzeko eta horri esker informazio-potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzeko, dokumentua gordetzen duen artxibo-funtseko sailkapenaren maila guztiak deskribatzen dira. "Maila anitzeko deskribapena" izeneko teknika deskribatzailea da, deskribatzeko nazioarteko ISAD (G) arauan barne hartutakoa.
Maila anitzeko deskribapenak esan nahi du artxibo-funtsa deskribatzeko bertako sailkapenaren mailak erabiltzen direla. Sailkapen horretan 7 maila bereizten dira, orokorrenetik zehatzenera:

  1. Funtsa
  2. Azpifuntsa
  3. Atala
  4. Azpiatala
  5. Seriea
  6. Azpiseriea
  7. Item/espedientea, edo oinarrizko deskribapen-maila

Printzipio hau ulertzeko, ezin dugu ahaztu kontsultatu beharreko dokumentu zehatzak naturalki eta pixkanaka daudela multzokatuta, horiek sortu dituen egitura administratibo edo historikoaren arabera. Artxibo-funtseko atalak edo serieak gai jakin baten inguruko edo funtzio jakin bati lotutako dokumentu guztiak multzokatzen ditu, eta horregatik da oso garrantzitsua maila bakoitza deskribatzea. Horrela erabiltzaileak beti jakingo du zein informazio-testuingurutan dabilen.

Nola egituratzen da informazioa?

Artxibo publikoetako nahiz pribatuetako inbentario ugari zerbitzari bakar baten bidez zabaltzeko, ezinbestekoa da artxiboak normalizatuta egotea eta bertako informazio-egitura eta deskribapena irizpide homogeneoei jarraiki landutakoak izatea. ISAD (G) arauak garatzen duen arkitekturak artxibo-funtsaren antolamenduaren berezko jatorriaren eta hasierako ordenaren printzipioak errespetatzen ditu. Artxibo-funts bakoitzaren maila guztiak deskribatzen dira, eta horrek aukera ematen dio erabiltzaileari ingurune egokian kokatzeko bere ikerketaren une guztietan.
Badator bilatzailea artxibo-funts ugariren informazioa zabaltzen duen bitartekaria da. Jasotzen den inbentarioa da gure oinarrizko informazio-iturria, eta horregatik aipatzen da beti. Ehun urte baino gehiago dituen eta eskuz idatzitakoa den inbentarioa izan daiteke, edo dagoeneko landuta dagoen datu-basea. Informazioa jatorrizkoekin alderatzen da, arazoak sortzen direnean.
Erreferentziako inbentarioak ez baditu gutxieneko berme zientifikoak ematen, berriz landu ohi da.

 


    • | Tel: +34 943 762840   Faxa: +34 943 765040 | Eguneratze data: 2008/03/12 @ 12:33pm

IBD INTERNET S.L.