Hemen zaude:
hasiera >>Diru-Laguntzak >>
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Xedea
Xede hauetakoren bat edo batzuk dituzten programak lagundu ahal izango dira diruz:
a) Deskribatzeko tresnak sortu edo hobetu. Funtsen deskribapena sustatzen duten programen bitartez, nahiz deskribatzeko tresnak informatizatu nahi dituzten programen bitartez, zabalkundeko politika eraginkor baterako.
b) Dokumentu-funtsak baloratu. Funtsak gordetzeko edo ezabatzeko politika orokor baten atal gisa beti.
c) Artxiboko lokalak hobetu: bai kontserbazio-baldintzei dagokienean, eta bai dokumentu-funtsen kontsultari dagokionean ere.
d) Kultura-zabalkunderako artxibo-jarduerak.
e) Mankomunitateko artxibo-zerbitzuei eutsi.
Laguntza-deialdi honetara ezin bildu ahal izango dira, dena dela, honako ezaugarri hauetakoren bat duten egitasmoak:
a) Dokumentu-funtsak zaharberritzeko laguntzak.
b) Dokumentu-funtsak transkribatzeko laguntzak.
c) Dokumentu-funtsak digitalizatzeko laguntzak.
d) Sexu bien arteko trataera berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoak.
Programa horiek urtebeteko iraupena izango dute gehienez eta, dena dela ere, 2008ko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.
Nori Zuzendua
Toki-erakundeetako elkarteak eta toki-erakundeak izan daitezke agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzen onuradunak, eta horretan sartzen dira udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak.
Diru kopurua
280.000€
Araudia
EHAA 2008ko maiatzaren 30koa.
Harremanak norekin
Roberto Kerexeta
Tlf.: 943 76 28 40
Erantsi beharreko agiriak
Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Memoria xehatua; aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa jasoko ditu.
b) Artxiboko lokalen deskribapena eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (bertakoak nahiz kanpotik etorriak), agindu honetako I. eranskinaren arabera.
c) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru-kopuruak). Beste laguntzarik eskatu ez bada, aipatutako xederako beste laguntzarik ez dela eskatu aitortzen duen agiria.
d) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko egiaztatzen duen agiria, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
Eskabideak Aurkezteko Epea
2008-5-31tik 2008-6-30era
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Tramiteen deskripzioa
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Egitura Atal Ebazlea
Ebazteko epea
Bi hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Formularioak
Eranskinak (doc 244 kb)
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
![]()