Hemen zaude:
hasiera >>Diru-Laguntzak >>
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Xedea
Agindu honen xedea hau da: publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo funtsetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak ematea, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:
a) Agirien kontserbazioa hobetzea.
b) Agiri multzoak antolatzea eta artxiboen tratamendua hobetzea.
c) Informazioa zabaltzea, Badator Zerbitzua erabiliz
Nori Zuzendua
Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuen, artxibo funtsen zein agiri bildumen jabe izanik, publikoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Diru kopurua
Dirulaguntzek onuradunak aurkeztutako egitarau bakoitzari dagokionez, onartutako burutze aurrekontuaren %70a hartuko dute gehienez ere (zergak kenduta), egitarau bakoitzean diru-atal jakinetara zuzen daitekeelarik dirulaguntza.
Araudia
EHAA 2007ko maiatzaren 3koa.
Harremanak norekin
Borja Aginagalde
Tlf.: 943 76 28 40
Erantsi beharreko agiriak
1. Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:
a) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
b) Burutzekoa den egitarau bakoitza azaltzeko txostena.
c) Diruz lagunduko den egitarau bakoitzaren aurrekontua.
d) Zerga kontuak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.
e) Ordainketa burutu ahal izateko dokumentazioa edo "Datuen Alta/ Hirugarren interesatua" inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: "Datuen Alta/ Hirugarren Interesatua" fitxa, Agindu honen I. Eranskinaren ereduari jarraituz.
2. Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, artikulu honen 1. zenbakiko b), c), d) eta e) puntuetan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:
a) Eskabidea egin duen erakundeari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa agiriaren kopia edo, hala badagokio, Estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erroldetan izena emanda duela erakusteko egiaztagiria.
b) Pertsona juridikoaren izenean jardunez, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.
c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.
Eskabideak Aurkezteko Epea
2007-5-4tik 2007-5-4ra
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Tramiteen deskripzioa
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Ebazteko epea
Ebazpenak hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaizkie, banan-banan, interesatuei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Formularioak
Eranskinak (doc 217 kb)
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
![]()