Hemen zaude:
Hasiera > Diru Laguntzak >
Diru laguntzak, toki-entitateek beren artxibo sistema jarri edota sendotzeko. 2007
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeek beren artxibo sistema jarri edota sendotzea.
Nori Zuzendua
Toki-erakundeak izan daitezke agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzen onuradunak, eta horretan sartzen dira udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak.
Diru kopurua
250.000 €
Araudia
EHAA 2007ko maiatzaren 28koa.
Harremanak norekin
Roberto Kerexeta
Tlf.: 943 762 840
Erantsi beharreko agiriak
a) Memoria xehatua; aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa jasoko ditu.
b) Artxiboko lokalen deskribapena eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (bertakoak nahiz kanpotik etorriak), agindu honetako I. eranskinaren arabera.
c) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru-kopuruak). Beste laguntzarik eskatu ez bada, aipatutako xederako beste laguntzarik ez dela eskatu aitortzen duen agiria.
d) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko egiaztatzen duen agiria, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
Eskabideak Aurkezteko Epea
2007-5-29tik 2007-6-28ra
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Tramiteen deskripzioa
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Egitura Atal Ebazlea
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea
Ebazteko epea
Bi hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Formularioak
Eranskinak (doc 281 kb)
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.