Hemen zaude:
hasiera >>Diru-Laguntzak >>
LABURPENA
Titulua:
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako elkarteei, toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak 2010
Xedea:
Agindu honen xedea diru-laguntzak emateko erregimena arautzea da, 2010eko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibo-sistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Toki-erakundeko elkarte edota toki-erakunde batek gauzatzeko programa izan daiteke, eta toki-erakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programa ere izan daiteke. Hori guztia hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan.
Diru kopurua:
380.000,00 euro
Deialdiaren araudia:
AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 8koa (EHAA Zk. 23/2010)
Agindu honen asmoa epe luzeko prozesua jarraitzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioari artxiboko sistema sendo eta eraginkorrak emateko, toki-administrazio bakoitzak ondare honen gain duen erantzukizuna egoki betetzen dutela ziurtatzeko. Artxiboaren ikusmolde orokorra sustatu nahi da, halaber, administrazio, informazio edo kultura mailako hainbat premiari arreta emateko zerbitzua.
Hori dena aintzat hartuta, beharrezkotzat jotzen da helburu horiek dituzten ekimenak diruz laguntzea, batez ere, dokumentazio funts guztiak antolatzen hasteko, eta artxibo zerbitzu publiko egonkorra sendotu eta finkatzerakoan zerikusirik duten administrazio guztiak elkarrekin jarduteko.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Ondarearen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako harreta:
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Telefono bidezko harreta:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
TRAMITAZIOAK
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetako elkarteei, toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak 2010
Agindu honen xedea diru-laguntzak emateko erregimena arautzea da, 2010eko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibo-sistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Toki-erakundeko elkarte edota toki-erakunde batek gauzatzeko programa izan daiteke, eta toki-erakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programa ere izan daiteke. Hori guztia hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Toki-erakundeetako elkarteak eta toki-erakundeak izan daitezke agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzen onuradunak, eta horretan sartzen dira udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak
Betebeharrak:
Xede hauetakoren bat edo batzuk dituzten programak lagundu ahal izango dira diruz:
a) Deskribatzeko tresnak sortu edo hobetu. Funtsen deskribapena sustatzen duten programen bitartez, nahiz deskribatzeko tresnak informatizatu nahi dituzten programen bitartez, zabalkundeko politika eraginkor baterako.
b) Dokumentu-funtsak baloratu eta aukeratu. Funtsak kontserbatzeko edo suntsitzeko politika orokor baten atal gisa beti.
c) Artxiboko lokalak hobetu: bai kontserbazio-baldintzei
dagokienean, eta bai dokumentu-funtsen kontsultari dagokionean ere.
d) Kultura-zabalkunderako artxibo-jarduerak.
e) Mankomunitateko artxibo-zerbitzuei eutsi.
2.- Laguntza-deialdi honetara ezin bildu ahal izango dira, dena dela, honako ezaugarri hauetakoren bat duten egitasmoak:
a) Dokumentu-funtsak zaharberritzeko laguntzak.
b) Dokumentu-funtsak transkribatzeko laguntzak.
c) Dokumentu-funtsak digitalizatzeko laguntzak.
d) Sexu bien arteko trataera berdintasuna bermatzen ez duten egitasmoak.
Programa horiek urtebeteko iraupena izango dute gehienez eta, dena dela ere, 2010eko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
Diru-laguntzak aurkeztutako programa bakoitzari dagokionez onartutako aurrekontuaren %50ekoak izan daitezke, gehienez ere.
Muga:
Programa bakoitzeko diru-laguntza ez da 20.000 euro baino gehiagokoa izango
TRAMITEAK
I eranskina, II eranskina eta dokumentazio orokorra :
Eskaera, Gastuen ziurtagiria, beste dokumentazio orokorra
Bertara joanda
Formularioak:
I eranskina (Eskaera)
Fondo eta lokalen identifikazioa
Egitasmo eta programen gastuen ziurtagiria
Dokumentazioa:
Dokumentazioa
Documentazioa
a) Memoria xehatua; aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa jasoko ditu.
b) Artxiboko lokalen deskribapena eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (bertakoak nahiz kanpotik etorriak), agindu honetako I. eranskinaren arabera.
c) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru-kopuruak). Beste laguntzarik eskatu ez bada, aipatutako xederako beste laguntzarik ez dela eskatu aitortzen duen agiria.
d) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko egiaztatzen duen zinpeko edo ardurapeko aitorpena, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
Telefenoz
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
•Telefono bidezko arretarako ordutegia: Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
•Telefono-zenbakia: Euskal Autonomia Erkidegotik: 012 Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000 Atzerritik: 00 34 945 018000
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/02/05 - 2010/03/04
Aurkezteko epe-muga:
2010/03/04
Ebazteko epea:
2 hilabete
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
![]()