Hemen zaude: Hasiera  hasiera >>Diru-Laguntzak >>

Publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena 2010.

Aurkezpen epea irekita (2010/01/28-2010/02/27)

LABURPENA

Titulua:

Publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena 2010.

Xedea:

Publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo funtsetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:

  • a) Agirien kontserbazioa hobetzea.
  • b) Agiri multzoak antolatzea eta artxiboen tratamendua hobetzea.
  • c) Informazioa zabaltzea, Badator Zerbitzua erabiliz.

Diru kopurua:

180.000 euro

Deialdiaren araudia:

AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 8koa, (EHAA Zk. 0017/2010) publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena.

ERAKUNDEAK


Deialdia egiten duen erakundea:

Kultura

Deialdia egiten duen organoa:

Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Erakunde erabakigarria:

Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza

Egitura atal ebazlea:

Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza

Bertan emandako harreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • •Bilbo: Gran Vía, 85 48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • •Donostia: Andía, 13 20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • •Vitoria-Gasteiz (centro ciudad): Samaniego, 2 01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)
  • •Vitoria-Gasteiz (Lakua): Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Jendaurreko ordutegia:

  • •Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
    •Oharra: Araban, Samaniego kaleko egoitzan, Zuzenean Zerbitzu berria ireki arte ordutegiak honako hauek izango dira: neguko ordutegia: astelehenetik ostegunera, goizez, 9etatik 13era, eta arratsaldez, 15etatik 16:30ak arte; ostiraletan, 9etatik 14ak arte. Udako ordutegia: astelehenetik ostilarera, 9etatik 14ra (2009/06/01-2009/09/25).

Telefono bidezko harreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

 

TRAMITAZIOAK

Publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo funtsetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:

  • a) Agirien kontserbazioa hobetzea.
  • b) Agiri multzoak antolatzea eta artxiboen tratamendua hobetzea.
  • c) Informazioa zabaltzea, Badator Zerbitzua erabiliz.

NORI ZUZENDUA


Onuradunak:

Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuen, artxibo funtsen zein agiri bildumen jabe izanik, publikoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Betebeharrak:

Dirulaguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuraduei ordaintzeko, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere Erakunde Autonomiadunek emandako antzeko dirulaguntzaren bat dela-eta, oraindik itzulketa edo zigor prozeduraren bat izapidatzen ari bada, prozedura horri amaiera ematea.

Agindu honetan araututako laguntzen deialdira ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak ere.

PRESTAZIOA

Dotazioa:

Dirulaguntzek onuradunak aurkeztutako egitarau bakoitzari dagokionez, onartutako burutze aurrekontuaren %70a hartuko dute gehienez ere (zergak kenduta), egitarau bakoitzean diru-atal jakinetara zuzen daitekeelarik dirulaguntza.

Muga:

Egitarau bakoitzari gehienez jota eman dakiokeen diru-kopurua ez da inola ere 28.000 eurokoa baino handiagoa izango.

TRAMITEAK


Eskaera:

Eskaera

Bertara joanda

Formularioak:

Eskaera (Eskaera) Dirulaguntzaren eskaera

Dokumentazioa:

Dokumentazioa

Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:

a) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) Burutzekoa den egitarau bakoitza azaltzeko txostena.

c) Diruz lagunduko den egitarau bakoitzaren aurrekontua.

d) Zerga kontuak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.

e) Ordainketa burutu ahal izateko dokumentazioa edo "Datuen Alta/ Hirugarren interesatua" inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: "Datuen Alta/ Hirugarren Interesatua" fitxa, Agindu honen I. Eranskinaren ereduari jarraituz.


Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, artikulu honen 1. zenbakiko b), c), d) eta e) puntuetan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:

a) Eskabidea egin duen erakundeari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa agiriaren kopia edo, hala badagokio, estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erregistroetan izena emanda dagoela erakusten duen egiaztagiria.

b) Pertsona juridikoaren izenean jardunez, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.

c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.


Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarau bakoitzerako eskatutako dirulaguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta dirulaguntza-eskabideen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.

Telefenoz

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

•Telefono bidezko arretarako ordutegia: Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.

•Telefono-zenbakia: Euskal Autonomia Erkidegotik: 012 Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000 Atzerritik: 00 34 945 018000

 

DEIALDIAREN EGOERA


Eskabideak aurkezteko epea:

2010/01/28 - 2010/02/27

Aurkezteko epe-muga:

27/02/2010

Ebazteko epea:

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio, osatutako ebazpen-proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea. Ebazpenak hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaizkie, banan-banan, interesatuei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita

Isilbidearen ondorioak:

Ezespenezkoak

Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:

  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.

Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:

  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.

 

 


    • | Tel: +34 943 762840   Faxa: +34 943 765040 | Eguneratze data: 2010/02/02 @ 12:39pm

IBD INTERNET S.L.