Hemen zaude:
hasiera >>Diru-Laguntzak >>
Memoria historikoa kontserbatzea administrazio publikoei nahiz partikularrei dagokien konpromisoa da, izan ere, memoria hori jasotzen duten dokumentu-bildumen eta artxibo-funtsen titularrak asko dira.
Betidanik egon da kezka bat arlo honetan, eta, gaur egun, garapen teknologikoak irtenbide oso egokiak eskaintzen ditu, jatorrizkoen kopia digitalak sortzean eta kopia horiek gordetzean oinarrituta. Irtenbide horiek, gainera, artxibo-funtsetara modu deslokalizatuan sartzea ahalbidetzen dute, Internet bidez eskura daitezkeen sistemetan irudi horiek modu antolatuan txertatuz, hain zuzen.
Kultura Sailak gai honetan politika antolatua sustatu eta bultzatu nahi du modu berezian, hala, zenbait urteren buruan, Autonomia Erkidegoak bere Memoria Digitala izan dezan, hau da, dokumentu-ondarea osatzen duten artxibo-funts nagusien kopia digitala izan dezan.
Hori ez da posible izango hitzarmen-, normalizazio- eta koordinazio-politikarik gabe; politika hori garatzea Sailaren esku dago, eta dokumentu horien titularren lankidetza eta berariazko laguntza ekonomiko eta teknikoa ere beharrezkoa izango da.
Hori dena kontuan izanik, honakoa
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Xedea.
1.- Agindu honen xedea da euskal dokumentu-ondarea eta euskal bibliografia ondarea –bereziki 1950. urtea baino lehenagoko aldizkako euskal argitalpenak– digitalizatzeko proiektuei diru-laguntzak emateko modua ezartzea. Proiektu horiek honakoa jaso beharko dute:
2.-Goiko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean jasotako definizioak erabiliko dira artxiboetako dokumentu, artxibo-funts
3.- Antolatuta dauden eta edukia xehetasunez deskribatzen duen datu-basea duten artxibo-funtsak soilik atxiki ahalko zaizkie agindu honi, bai eta aldizkako argitalpenen bilduma osoak ere.
4.- Aurkezten diren proiektuek agindu honen I. eranskinean jasotako preskripzio teknikoak bete beharko dituzte.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Agindu honetan ezarritako helburua betetzeko, laurehun mila (400.000) euroko diru-kopurua erabiliko da, berariaz horretarako izendatutako aurrekontu-kredituen arabera. Muga, beraz, zenbateko hori izango da.
3. artikulua.– Onuradunak.
1.- Agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzak jaso ditzakete artxibo-funtsen eta dokumentu-bildumen titularrek eta ondare-funts bibliografikoen titularrek, publikoak nahiz pribatuak izan.
Diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuradunei ordaintzeko, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek emandako antzeko diru-laguntzaren bat dela-eta, oraindik itzulketa- edo zigor-prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura horri amaiera ematea.
2.- Zehapenean ezarritako epean, deialdi honetan araututako laguntzen deialdira ezin izango dira aurkeztu zehapen administratiboa edo penala (diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzekoa) jaso duten pertsona fisikoak edo juridikoak edo horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenak, ez eta Emakume eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera sexu bazterkeriagatik zigortutakoek.
4. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa eta muga.
Diru-laguntzek, onuradunak aurkeztutako programa bakoitzari dagokionez, onartutako burutze-aurrekontuaren % 70 hartuko dute gehienez ere (zergak kenduta), eta programa bakoitzean diru-atal jakinetara zuzendu ahalko dira.
5. artikulua.– Diru-laguntzen bateragarritasuna.
Deialdi honetan adierazitako diru-laguntzak bateragarriak dira erakunde publiko zein pribatuek xede berbererako emandako beste laguntza batzuekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, eman beharreko diru-laguntzatik kendu egingo da dagokion kopurua, dagokion gehienezko kopurura egokitu arte.
6. artikulua.– Laguntzak kudeatuko dituen organoa.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan ezarri diren diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
7. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.-Deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
2.-Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko egin beharreko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eskainitako bideetako edozein erabiliz. Horrekin batera, 3) eta 4) idatz-zatietan adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko
3.- Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:
4.- Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, artikulu honen 1. zenbakiko b), c), d), e) eta f) idatz-zatietan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:
5.- Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programa bakoitzerako eskatutako diru-laguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntza eskabideen egoera aipatuta (ezetsia, erantzunaren zain, emana...), bai eta diru-kopurua ere. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.
8. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.
Aurkeztutako eskabidean eta horrekin batera doazen dokumentuetan akatsen bat edo hutsuneren bat dagoela ikusten badu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, interesdunari hamar eguneko epea emango zaio hutsuneak zuzentzeko edo beharrezko dokumentuak aurkezteko. Hori egin ezean, interesdunak atzera egin duela ulertuko da, baina aurrez horretarako ebazpena emango da.
9. artikulua.– Eskabideen azterketa eta ebazpen-proposamena.
1.- Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzailea eratuko da. Hauek izango dira bertako kideak:
2.- Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira. Horretarako, eskabideak 10. artikuluan finkatutako irizpideen arabera puntuatu eta ordenatuko dira. Ondoren, diru-laguntzak esleituko dira, puntu gehien duen eskabidetik hasi eta 2. artikuluan ezarritako aurrekontu-kreditua amaitu arte edo, xedapen-gehigarriaren arabera kopuru hori eguneratzen bada, kopuru berri hori amaitu arte.
3.- Eskabideak baloratzeko eta hautaketa egiteko ezarritako irizpideak kontuan hartuta, Epaimahaiak ebazpen-proposamena egin eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorriko dio.
10. artikulua.– Eskabideak hautatu eta baloratzeko irizpideak.
Ebazpen-proposamena egiteko eta diru-laguntzen zenbatekoa finkatzeko, Epaimahai Kalifikatzaileak honako irizpideok izango ditu kontuan:
11. artikulua.– Eskabideen ebazpena.
1.- Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari dagokio, Kalifikazio-epaimahaiak egindako ebazpen-proposamena aztertuta, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea. Ebazpenak hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaizkie, banan-banan, interesdunei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
2.- Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztiak haren berri izan dezan.
3.- Artikulu honetako lehenengo idatz-zatian adierazitako epea amaitu eta interesdunek inolako jakinarazpenik jaso ez badute, interesdunek beren eskabidea ezetsi egin dutela ulertuko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.
12. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.
Ordainketa honela egingo da:
13. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.
Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jaso dituztenek, diruz lagundutako jarduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan eta, betiere 2010eko otsailaren 1a baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
14. artikulua.– Diru-laguntzaren likidazioa.
Diru-laguntza emateko aintzat hartutako baldintzak aldatzen badira (betiere helburua bete dela iritziz gero), eta, hala gertatuz gero, beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik ere laguntzak eta diru-laguntzak jasoz gero edo, hala badagokio, xede bererako beste diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, diru-laguntza esleitzeko eman den ebazpena aldatu egin ahal izango da, betiere, Agindu honetan onuradun izateko finkatutako gutxieneko betekizunak gordetzen badira.
Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, eta bertan, esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak doitu egingo dira.
15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.
Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte beti; dekretu horren bidez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen. Bestalde, ondorengo hauek ere bete beharko dituzte:
16. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.
1.- Betebeharrekoak bete gabe geratu direla ulertuko da ondorengo kasuetan:
2.- Laguntza emateko ezarri den baldintzetako bat bete ezean, jasotako kopuruak eta legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
XEDAPEN GEHIGARRIA
2. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da hori. Aipatutakoaren berri eman beharko da alor horretako eskumena duen kasuan kasuko sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kulturako sailburuari, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean; halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Hirugarrena.– Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituz, Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak fitxategi automatizatu batean sartuko ditu datu pertsonalak, gero erabiltzeko.
Fitxategi horretan bildutako datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga; gainera, fitxategiaren erabilera Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako laguntzen kudeaketara mugatuta dago.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, deuseztapen- eta aurkakotasun-eskubideak erabil ditzakete eskatzaileek; horretarako, idazki bat bidali beharko diote fitxategiaren ardura duen Kultura Ondarearen Zuzendaritzari (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 2a.
Kulturako sailburua,MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO..
I. ERANSKINA
PRESKRIPZIO TEKNIKOAK
Kontserbazio Erregistroa / Artxiboa sortzea www.irargi.org
Banaketa-kopia sortzea:
![]()