Hemen zaude: Hasiera  hasiera >>Diru-Laguntzak >>

Diru-laguntzak, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko. 2009

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura

Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Xedea

Publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo funtsetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzeko emango dira laguntzak, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:

a) Agirien kontserbazioa hobetzea.

b) Agiri multzoak antolatzea eta artxiboen tratamendua hobetzea.

c) Informazioa zabaltzea, Badator Zerbitzua erabiliz.

Nori Zuzendua

Dirulaguntzak jaso ditzaketenak, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuen, artxibo funtsen zein agiri bildumen jabe izanik, publikoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Diru kopurua

200.000 €

Araudia

EHAA,pdf 2008ko abenduaren 22koa

Harremanak norekin

Borja Aginagalde
Tlf.: 943 76 28 40

Erantsi beharreko agiriak

Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:

a) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) Burutzekoa den egitarau bakoitza azaltzeko txostena.

c) Diruz lagunduko den egitarau bakoitzaren aurrekontua.

d) Zerga kontuak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.

e) Ordainketa burutu ahal izateko dokumentazioa edo "Datuen Alta/ Hirugarren interesatua" inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: "Datuen Alta/ Hirugarren Interesatua" fitxa, Agindu honen I. Eranskinaren ereduari jarraituz.

Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, b), c), d) eta e) puntuetan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:

a) Eskabidea egin duen erakundeari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa agiriaren kopia edo, hala badagokio, estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erregistroetan izena emanda dagoela erakusten duen egiaztagiria.

b) Pertsona juridikoaren izenean jardunez, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.

c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.

Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarau bakoitzerako eskatutako dirulaguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta dirulaguntza-eskabideen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2008-12-23tik 2009-01-22ra

Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

izkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.

Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena

Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea

Ebazteko epea

Hilabete bat eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak

Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du

Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Formularioak

Ikusi artxiboapdf (pdf 19 kb)

Bestelako Agiriak

Ez dago

Oharrak

Ez dago

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


    • | Tel: +34 943 762840   Faxa: +34 943 765040 | Eguneratze data: 2008/12/22 @ 06:55pm

IBD INTERNET S.L.