Hemen zaude: Hasiera  hasiera >>Diru-Laguntzak >>

Dokumentu historikoen funtsak digitalizatzeko diru-laguntzak. 2008

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura.


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza.


Xedea

Euskal dokumentu-ondarea eta euskal bibliografia ondarea -bereziki 1950. urtea baino lehenagoko aldizkako euskal argitalpenak- digitalizatzeko proiektuak:

 a) Betirako gordeko den artxibo digitala sortzea.

 b) Kopia digital bat sortzea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren mendeko web-orrialdeetan hedatzeko.

Nori Zuzendua

Artxibo-funtsen eta dokumentu-bildumen titularrek, publikoak nahiz pribatuak.

Diru kopurua

400.000 €


Araudia

EHAA, 2008ko uztailaren 4koa.


Harremanak norekin

Borja Aginagalde
Tlf.: 943 76 28 40


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:

 a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.

 b) Programa bakoitza azaltzeko memoria.

 c) Diruz lagunduko den programa bakoitzaren aurrekontua.

 d) Zerga-betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.

 e) Ordainketa gauzatu ahal izateko dokumentazioa, edo "Datuen alta/Hirugarren interesduna" inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: "Datuen alta/Hirugarren interesduna" fitxa, Agindu honen II. eranskinaren ereduari jarraituz.

 f) Zinpeko aitorpena, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen duen zehazpen administratibo edo penalik ez duela eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ez duela ziurtatzen duena.

Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, aipatutako b), c), d), e) eta f) idatz-zatietan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:

 a) Eskabidea egin duenari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa-agiriaren kopia soila edo, hala badagokio, estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erregistroetan izena emanda duela erakusteko egiaztagiria.

 b) Pertsona juridikoaren legezko ordezkari jardunez gero, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANaren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.

 c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.

Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programa bakoitzerako eskatutako diru-laguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntza eskabideen egoera aipatuta (ezetsia, erantzunaren zain, emana..., bai eta diru-kopurua ere). Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008-7-5etik 2008-8-4ra.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.

Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena.

Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea.

Ebazteko epea

Hilabeteko epea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak.

Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du.

Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa.


Formularioak

Eranskinak (doc 239 kb).

Bestelako Agiriak

Ez dago.

Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.



    • | Tel: +34 943 762840   Faxa: +34 943 765040 | Eguneratze data: 2008/07/08 @ 12:18pm

IBD INTERNET S.L.